XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mayor Oreja: EAk Eusko Jaurlaritza utzi beharko luke

GASTEIZ

Jaime Mayor Oreja EAEko PPko lehendakariaren iritzian, EA koherentea balitz Eusko Jaurlaritza utzi egin beharko luke, HBrekin batera udaletxe ezberdinetan independentziaren aldeko mozioak defendatu dituelako.

Jaime Mayor Orejak esan zenez Azken egunetan Ajuria Eneako hitzarmenaren inguruan demokratak biltzeko ustez gogorren ihardun dutenak, izan duten lehenengo aukeran Herri Batasunaren eskutik joan dira independentziaren eskakizuna bezalako gai garrantzitsuan.